Denda

Castagnari Studio modeloa.

Castagnari Studio modeloa.

Castagnari STUDIO modeloa.

Studio.

Prezioa: 38,00€

DIATONIKOEN ALOKAIRUA (Sol-Do eta Do-Fa)

Gutxiengo alokairua: 4 hilabete

2 AHOTSETAKO diatonikoa: HILEKO: 38 €

Erosteko aukera alokatu eta gero, adibidea Castagnari Studio modeloarekin:

- 3 hilabete barruan alokatu ondoren erosita: momentuan ordaintzeagatik %15eko deskontua egiten da eta 3 hilabetez ordaindutako 114 euroak ere deskontatuko dira.

- 5 hilabetez alokatu ondoren, diatonikoa erosi  nahi bada: momentuan ordaintzeagatik % 6eko deskontua egiten da eta 6 hilabetez ordaindutako 228 euroak ere deskontatuko dira.

- 8 hilabetez alokatu ondoren, diatonikoa erosi  nahi bada: momentuan ordaintzeagatik ez da deskonturik egingo baina 8 hilabetez ordaindutako 304 euroak deskontatuko dira.

- 8 hilabete baina denbora gehiagoz diatonikoa alokatu ondoren erosi egin nahi bada: lehendabiziko 8 hilabetez ordainduriko 304 euroak deskontatuko dira. Erosten den modeloaren arabera 8,9, 10 edo 11 hilabete deskonta daitezke. Handik aurrerakoak, ez dira deskontatuko.

Alokairua ordaintzeko modua:
Tirikitrauki arduratuko da hilero ordainagiria pasatzeaz. Horretarako aldez aurretik bezeroarekin harremanetan jarriko da beraien datuak jasotzeko.

Oharra: Esku soinua alokatua dagoen denboran ezbeharren bat jasaten badu (erorita, bustita, e.a.) konponketa, bezeroaren kontu izango da.

Alokairuari buruzko informazio gehiago jakiteko deitu zenbaki honetara 943 372 817.

atzera itzuli
© 2009 Tirikitrauki
Oria etorbidea 10, 303 bulegoa · 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa
Tel/Fax +34 943 372817 · Mugikorra +34 606 435004
A | xhtml | CSS - Iametza interaktiboak garatuta